Ezbiolentzian funtsatutako estrategien diseinua
Alde batetik, desobedientzia zibilean eta ezbiolentzian funtsatutako erresistentzia eta borrokak ezagutarazteko; bestetik, horiek elkarren artean dituzten kontraesanak, indarguneak eta oztopoei buruzko konlusioak ateratzeko, lau txokotan oinarritutako dinamika antolatu dugu.:
Hacktivismo. Isaac Hacksimov.
Iberiar Penintsulako hacklabs eta hackmeeting omunitateak gauzatutako hacktibisten sarea da. Maila orokorreko ekintzak koordinatzeko, eztrategiez eztabaidatzeko eta baliabideak partekatzeko sortutako espazioa da. Ildo beretik, teknologia librean oinarritutako jendarte aske baten alde dauden erresistentzia eta sortze mugimenduak sinkronizatu nahi dituen taldea dugu..
Acción directa Noviolenta. Mugitu Mugimendua
AHT mugitu! egoitzarik ez duen mugimendua, antolatze-egiturarik gabekoa, ez du burukide eta arduradunik ez du ontzat hartzen. M!Mugimenduak AHT (Abiadura Handiko Trena) proiektua gelditzea eta jendartean garraio eta gizarte ereduaren inguruko benetako eztabaida izan dadin eta herrien erabakitzeko ahalmena errespetatua izan dadin lortzea du helburu, eta horretarako desobedientzia zibilaren tresnak erabiltzen ditu.
Autogestioa – Sevillako Korralen esperientzia. Grupo 17 de marzo
Pastora Filigrana, “Grupo 17 de marzo” taldeko kidea da, andaluziako legelari elkartea, bere taldeak hainbat desobedientzia esperientziari ematen dion babesaz mintzatuko da. Hain zuzen, Sevillako Korraletan burutzen duten sostengu lana azal diezagutela eskatu diegu. “Grupo 17 de marzo” taldeak, ondorengo Sevillako Korrala hauetan jarduten du: Utopía, Alegría, Esperanza, Ilusión eta Libertad.
Plataforma por la Desobediencia Civil (AA-MOC Madrid)
Askatasunik gabeko espazio batean bizi zara, eskubide barik eta poliziaren zigorgabetasunetik defendatzeko plataforma gauzatu behar duzu. Isunak, identifikazioak, alegia “ intentsitate gutxiko errepresioari” aurre egiten ahalegindu behar zara.
Otsailaren 23an, 9:30- 14:00, Centro Cívico La Bolsa (Pilota Kalea, 10. Bilbao)
Tailerrera etorri nahi izatekotan, bete ezazu ondorengo formulario hau.