Sos Arrazakeria: Atzerritartasuna eta kontrol soziala

Askotan zentzugabe diruditen gauzak interes handiak ezkutatzen dituzte, ez hain barregarriak. Ironia asko erabili izan duen mugimendu antimilitaristak ondo daki: sormen ekintza haiek, ezkerraldeko militantearentzako apur bat friboloak izan zitekeenak, argi eta garbi utzi nahi zuten zer nolako errealitate gordina ezkutatzen zen honelako hitzetan: gizarte-zerbitzua, laguntza humanitarioa, eraso prebentiboak, bigarren mailako ondorioak … Migrazio eta mugako kontrolen politikak inkoherentziaz beteta daude. Ala ere ez da erraza sozializatzea, baita mugimendu alternatiboen barruan ere, ezkutatzen dituzten iruzur handiak.

Afrika azpisahararratik Estatu Espainiarrera etortzen diren pertsonak %10ra ez bada heltzen, nola uler daiteke 2013ko aurrekontuetatik 1,4 milioi mugak zaintzaren azpiegiturarako zuzenduta egotea, 9 milioi baino gehiago Guardia Zibilaren kanpo zaintzarako edo 4 milioi Ceuta eta Melillako mugak (areago) sendotzeko? Zergatik milioiak xahutu militar programetan: “Noble centinela”, “Sea Horse” edo “Frontex”? Zer egiten dute militar eta polizi espainiarrak Afrika mendebaleko herrialdetan edo haien lurralde uretan? Zergatik eskubideak errespetatzen ez dituzten hitzarmen militarrak kooperazio garapenez mozorrotzen dira? Saihestezina al da? Giza bizitzak salbatzeko da? Nola izan daiteke Europar Kontseiluko batzorde batek, 63 etorkin 2011. urtean Libiako gerratik itsasontziz ihes egiterakoan, beraien itsasontzia jitoan zegoela hiltzea, eta Mendez Núñez fragata espainiarra erantzule egitea, laguntza ukatzeagatik?

Mugako kontrolen militarizazioarekin zerikusirik duena ez da bakarrik kanporantz gertatzen, mugak gure hirien izkinetan daude. Etxegabeko pertsonei atzerritar sarekadak egiten zaie. Nortasun kontrol arrazistak ikustera ohitzen ari gara geltoki eta plazetan. Atxiloketa administratiboak egiten diren lekuetan, ezinbestekoa dirudi barneratze zentro bat egotea. Hau ez zen Europan gertatzen Bigarren Mundu Gerrateko barneratze-esparruetatik

Indarkeria hauen kontra sarean oinarrituta dauden estrategiak probatu dira. Adibidez, egoera irregularrean dauden pertsonak, “ispilu” bat egoera erregularrean edukitzea, horrela atxilotzen badute beraren eskubideak defenda dezake. Astero barneratze zentroetan bisitak sar daitezen lortu da. Jurista batzuen laguntza jasotzen da sisteman hutsak bilatzen. Irrati lagunak sarekadak gertatzen ari diren lekuez ohartarazten dute. Berehalako kontzentrazioak antolatu dira sarekaden aurrean, polizia handik botatzea lortu arte …

Baliteke, egoera irregularrean dauden pertsona gehiago gure gizarte mugimenduetan parte hartzen badute, gero eta kontzienteagoak izango gara nola militarizatzen ari diren gure auzoetako eguneroko aspektuak.

Sos Racismo Bizkaiko. Sos Arrazakeria

Mugitu! Mugimendua: AHT-ri Desobedientzia Zibila

M!Mugimenduak AHT (Abiadura Handiko Trena) proiektua gelditzea eta jendartean garraio eta gizarte ereduaren inguruko benetako eztabaida izan dadin eta herrien erabakitzeko ahalmena errespetatua izan dadin lortzea du helburu, eta horretarako desobedientzia zibilaren tresnak erabiltzen ditu.

Azken 20 urte hauetan pertsona eta talde asko elkartu den AHTren aurkako mugimenduaren baitan gogoetaldi luze baten ondoren, 2010eko maiatzean AHTren aurkako oposaketaren gailurra pasa berria zelarik eta AHTren obrak oraindik tarte gutxitan hasiak zirelarik Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia zibileko mugimendua sortu zen.

AHTren aurkako informazio lan nagusia egina zegoen, aurkako jarrera nahiko hedatua eskualde batzuetan, herri askotan herri galdeketak eta guzti eginak ziren eta hala ere, gobernuek proiektuarekin aurrera AHTa inposatzen, oposaketa ezkutatzen eta kriminalizatzen.

Ordurarte AHTren aurka egindako mobilizazioen artean desobedientzia zibila askotan erabilia izan zen, baina gehienetan partehartze zabala zaila egiten zuten ezaugarriekin eta obra eremuen inguruan, jende gehien bizi den eta AHTren problematika gutxien barneratua dagoen hirietan oihartzun gutxi zutelarik.

Horrela, AHTren aurkako borrokan desobedientzia zibila bultzatzeko asmoz sortu zen M!M, eta horretarako ekintza publiko eta ezbiolentoak erabiltzen ditu, erantzukizuna norberaren gain hartuz. Edozeinek erabil dezake M!Mren logo eta izena, baldin eta m!m-ren oinarriak betetzen baditu.

Gaur arte, M!Mk ekintza eta kanpaina mordoxka burutu ditu: Donostiako Ogasun Delegazioaren okupazioa, banku-billeteen zigilatze kanpaina, erreka eta ibaien tindaketa AHTak urak kaltetzen dituela salatzeko, bi pegatinaketa handiak, Osasunbidea eta Osakidetzaren eraikinen aurreko parodia eta elkarretaratzeak, Mugitu!eguna irakaskuntzan, kotxeetan milaka sasiisun ezartzea, errepideetan errodiloen bidezko pintaketa gauak, EAEko kurtso politikoaren haserako parodiak, Mariezkurrena enpresaren salaketa etabar.

Hauetako hainbat ekintzatan jende askok parte hartu du egun berean Euskal Herriko toki frankotan modu koordinatuan ekintza bera burutuz.

Inpaktu sozial eta mediatiko gehien sortarazi eta seguruenera ondorio penal handien izan dezakeen ekintzetako bat Toulousen ospatu zen Piriniotako Lan Komunitatearen 29. Osoko Batzarra ekitaldiaren etenaldia eta bertan Yolanda Barcinaren Nafar Foru gobernuaren Lehendakariaren tartakatzea izan da.

Azpiegitura faraoniko honek eragiten dituen kalte ikaragarriak, zarrastalkeria eta politika sozialean suposatzen dituen murrizketak, instituzio eta enpresen parte hartzea, proiektuaren inposaketa eta oposaketaren kriminalizazioaren salaketa izan da ekintza hauen guztien helburua.

M!Mugimendua Otsailaren 23an burutuko dugun tailerrean izango dira. Nahi baduzu parte hartu, esteka honetan klikatu behar.

Mariano Ferrer Ezbiolentzia Jardunaldietan

Euskal Herria: aukera da orain

Otsailaren 22an - 19:00h. Bidebarrieta (Bilbao)

Uno puede ser todo lo militante que quiera en la opinión, siempre que sea honesto con los hechos”

Mariano Ferrer (Donostia, 1939). Gaur egun Euskal Herriko kazetaririk ezagunenetakoa eta errespetatuenetakoa da.

Apaizgaitegian ikasita, Jesusen Konpainian sartu zen. Madrilen kazetaritza ikasketak egindakoan, AEBetako Siracusa Unibertsitatera joan zen, ikasketak amaitzera. Espainiako diktadura zaharkitua eta nahitaezko erlijioaren aldean, AEBetan iritzi politikoak adierazteko askatasunak sakon hunkitu zuen Mariano Ferrer. Donostiara 1979an itzuli zen, Jesusen Lagundiari lotuta dagoen Radio Popular de San Sebastián irratian zuzendariorde lan egitera. Irrati honekiko harremanak 2004 arte iraun zuen, erretreta hartu zuen arte hain zuzen ere.

1970eko hamarkadan, frankismoaren instituzioek hedabideen gainean zeukaten kontrolak berriak zabaltzea galarazten zuen. Berriak eman ahal izaten zituen irrati-etxe bakarra RNE, Espainiako Estatuaren irratia alegia, zen. Horren aurrean, Mariano Ferrerrek egunkariek ekarritako berriak irakurtzen eta iruzkintzen zituen, eskuarki oso kritikoki. Askotan, irakurketa horiek ere debekatu zizkioten arren, Euskal Herrian adierazpen-askatasuneko erreferente bihurtu zen Ferrer.

Egin sortzaileetako bat eta lehenengo zuzendaria izan zen Mariano Ferrer. Herri sustapenei esker jaioa, Eginen lehendabiziko alea 1977ko irailean kaleratu zen. Ikuspuntu ezkertiarra eta abertzalea izan nahi zuen, garaiko komunikabideek izaten ez zuena.

Nolanahi ere, gutxira Ferrerrek egunkaria utzi zuen, Eginen iritzi editoriala eta Herri Batasunaren ikuspuntua gero eta gehiagotan bat etortzen zirelakoan. Izan ere, enpresako akziodunak aldatzen joan ziren. Ferrerrek beste hedabide batzuetan ere parte hartu izan du iritzi artikuluen bidez.

Erretreta hartu ondoren, Euskal Herriko hainbat irrati-, prentsa- eta telebista komunikabidetan politika iruzkingile lan egin du. Zenbait eztabaida-forotan ere, Elkarrikoan esaterako, parte hartu du. Horren harira, 18/98+ plataforman Ferrerren partehartzea nabarmentzekoa da.

Perico Ibarra Ezbiolentzia Jardunaldietan

Euskal Herria:Aukera da orain

Otsailaren 22an - 19:00h. Bidebarrieta (Bilbao)

Pedro Ibarra GüellPedro Ibarra Güell (Getxo, 1942) Zientzia Politikoko UPV-EHU-ko katedraduna da eta Zientzia Politikoko eta Euskadiko Unibertsitateko Administrazioaren Departamentuaren zuzendari karguak hartu ditu,. Gainera Parte Hartuz-ko fundatzailea eta zuzendaria izan da, unibertsitate bereko demokrazia parte-hartzailearen gaineko ikerkuntza taldea. Halaber, Florentziako IUE, Bartzelonako (UAB-a), Nevadako (USA) eta Bordeleko unibertsitateetan irakasle bisitaria era izan da.

Bere ikerkuntza-area nagusiak honako hauek izan dira: akzio kolektiboko teoria, parte-hartze politikoa, mugimendu soziala eta nazionalismoa. Ikerkuntza-proiektu ugari zuzendu du eta aipatutako alderdietan asko izan dira argitaratu dituen lanak

Hirurogei urteen amaieran, erregimen frankistagatik disidentea hartutako Zero Argitaletxearen bultzatzailea izan zen. Bere zigiluaz ibili ziren pentsamendu politikoarekiko erlazionatutako franko titulu, entsegu kritiko eta marxismo, anarkismo zein langileen mugimenduen gaineko lanen itzulpenak.

Halaber, frankismoaren amaieran eta trantsizioan zehar lan-arloko abokatu bezala eta preso politikoetako jardun zuen, Burgosen Prozesu izenekoan parte hartuz.

Gainera bere lan teoriko eta akademikoagatik, mugimendu sozial desberdinekiko izan dituen loturak oso ezagunak izan dira.

Mario Zubiaga Ezbiolentzia Jardunaldietan

Ezbiolentzia jardunaldiak Deobedientzia zibilaEuskal Herria: aukera da orain

Otsailaren 22an - 19:00etan. Bidebarrieta (Bilbao)

“Desobedientzia zibila ez da inoiz erosoa, ez sistemarentzako ez desobedientearentzako, ezta herritar soilarentzako ere. Horretan datza bere bertutea”

Mario Zubiaga, EHUko irakaslea da. Mario Zubiagak oso ondo ezagutzen ditu herri mugimenduen ezaugarri eta helburuak. Leitzarango autobidearen gatazkari buruz egin zuen Doktorego tesia. Horrez gain, gizarte mugimendu eta subiranotasunari buruz hainbat lan argitaratu du. GARAko kolaboratzailea da.

2005eko azaroan, 18/98 auzian, Auzitegi Nazionalean bera eta beste euskal herritarren kontrako epaiketan akusatua izan zen. Bere kasuan, Joxemi Zumalabe Fundazioko kide izateagatik epaitu zuten

Halaber, Euskal Herria mailan Desobedientzia Zibilean funtsatu diren estrategien jarraitzailea da.

Joseba Ossa Ezbiolentzia Jardunaldietan

Euskal Herria: aukera da orain

Otsailaren 22an - 19:00etan. Bidebarrieta (Bilbao)

“Indarkeria-eza ez da gatazken kontrakoa, alderantziz, batzuetan gatazkak probokatu egin behar dira gizartean, injustiziak oso errotuta daudenean”

Euskal idazle eta itzultzailea, Zumaian jaio zen 1964an. Joseba Ossak Magistariza ikasi zuen.

1986an Eskandinaviarantz abiatu zen, Emaús Traperoen proiektu baten antolakuntzan laguntzeko asmoz. Eta bederatzi hilabeteko bidaia, hiru urteko lan-egonaldi bihurtu zen.

Itzulpen eta argitalpen Bakun enpresa sortu zuen. 2005an EIZIE,ren lehendakari izendatua izan zen.

Hainbat gizarte mugimendutan nahasi da, besteak beste, Emaús Traperoetan, Gernika Gogoratuz zentroan eta Kontzientzi Eragozleen mugimenduan. Azken urteotan Bidea Helburu taldean aritu da.

Desobedientzia Zibila 18/98 auzian

Desobedientzia Zibila2000 urteko urrian 18/98 auziaren eraginez eta Auzitegi Nazionalak aginduta, burujabetza zuen helburu Desobedientzia Zibila jarduera deliktiboa sustatzeagatik pertsona talde bat atxilotu egin zuen poliziak. Izan ere, Auzitegi Nazionalaren ustetan, ETA baino ez zen, Desobedientzia estrategia hori koordinatu, zuzendu, eta dinamizatu egiten zuena, aipatutako atxilotuak ETAren esanetara arituko ziren, nahiz eta horren guztiaren jakitun izan ez.

Akusazioak arbuiatzeko asmoz, defentsak Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslez osatu zuen taldeak bi ezaugarri zuen. Alde batetik, Bakea eta Ezbiolentziareren aldeko konpromiso publikoan entzutetsuak izana, eta bestetik, ibilbide akademikoen zereginetan, herri mugimenduen ikerkuntzan ibilii izana. Zientzia, bai Politika nahiz Zuzenbide alorretan.

Bildutako jakintza abiapuntu harturik, akusatuek sustatzen zuten desobedientzia kanpaina azter zezatela eskatu zitzaien jakitunei. Hausnarketak bi eskakizun hauek bete behar zituen, lehenik, aipatutako ekimenaren sorburu eta garapena, eta bigarrenik historiaren ikuspuntutik ETAk sustatutako jarduera ezbiolentziarekiko bateraezintasuna.

Gogoeta honen emaitza adituen txosten zabala izan zen. Desobedientzia Zibilaren osagai garrantzitsuenak jorratzeaz gain, ezbiolentzia eta Desobedientzia Zibilaren arteko ukaezinezko lotura agerian gelditu zen.

1898 auzian Desobedientzia Zibilari buruzko txostena

Ondasunak zikintzea

bbvahiltzaile

Santurtziko Andrea Lafuente Garcíaren aurkako epaiketa. Ministerio fiskalak lau egunez lokalizazio iraunkorreko zigorra ezartzeko eskatu zuen, BBVAren egoitzan “ondasunak zikintzearen” falta batengatik. Hauxe da auzipetutako aktibistak abokatu defentsariaren galderei emaniko erantzunen transkripzioa:

Abokatua: Zer lotura duzu leporatzen zaizkizun gertaerekin?

Andrea: BBVAren aurkako plataformako kide naiz. Talde askok hartzen dute parte plataforma horretan: Komite Internazionalistak, Kakitzat, Ekologistak Martxan, KEM, CGT, Pakea eta Duintasuna eta STEE-EILAS taldeek. Partaidea naizenez, bileretan eta salaketaekin­tzetan parte hartzen dut. Maiatzaren 14an Abandoko iturrian bildu ginen BBVAk gerrak finantzatu eta ingurumena txikitzen duela salatzeko. Hiru pertsona lurrean etzan ziren bankuak diruagatik eragiten dituen heriotzak antzezteko. Pertsona horien profilak margotu genituen eta zenbait mezu informatibo idatzi genituen jasota gera zitezen, esaterako, “BBVA financia guerras” edo “Matanza de indígenas”. Continue reading

Indarkeria-eza Jardunaldietatik Ezbiolentzia Jardunaldietara

Indarkeriarik gabeko borroka ugari egin dira gure herrian: nuklearren aurkako kanpainak, soldaduskari uko egin zioten intsumisoak, Itoitzeko urtegia geldiarazteko ahaleginak, Zuzen! Taldeak egindako hainbat ekintza, Demoen ekimenak….

Gipuzkoako Eragozpen Taldearen barneko Bidea Helburu lantaldea ere mugimendu anitzetan aritutako kideez osatu zen: antimilitarismoa, euskara, ekologia, euskal gatazkaren gainditzea, gure herriaren autodeterminazio eskubidearen aldeko mugimenduetan… ekimenetan zehazki. Bakoitza gure esparruan, Indarkeria-eza Aktiboaren oinarri eta ezaugarriak ezagutarazi eta gizarte eraldaketarako lan tresna eraginkorra dela erakutsi nahi genuen.

2000. urteko urrian 18/98 prozesuaren barne 10 pertsona atxilotu zituzten Desobedientzia Zibila sustatzeagatik. Desobedientzia Zibilaren kriminalizazio judizial, politiko eta mediatiko itzela izan zen, baina handia izan zen herritarren erantzuna ere. Gertaera hau izan zen urtebete beranduagoa, 2001 azaroan, Indarkeria-eza aktiboari buruzko lehen Jardunaldiak antolatzeko abiapuntua.

Hamar urtez indarkeria-ezaren filosofian sakondu genuen , baina teoriaz gain esperientzia praktiko asko ezagutu genituen . Hamarkada batean gai anitz landu ditugu: Irak eta Afganistaneko gerrak, desobedientzia zibila, gatazken ondorioak gainditzeko ahaleginak egiten dituzten biktimen testigantzak, euskal gatazka, globalizazioa, polizia eta ekintzaileen arteko harremanak, indarkeria-eza eta generoa… batez ere aktibista askorekin iritziak trukatzeko aukera eduki genuen Jardunaldietan.

Gehiago jakin nahi duenarentzat www.bideahelburu.org webgunean dago Jardunaldien ibilbidearen laburpena eta bertan daude eskuragai hitzaldietako testu ugari. Continue reading

Ezbiolentzia jardualdiak

Iraultzagintza

2013ko otsailaren 20tik 23ra. Bilbo.

Aldaketa garaietan bizi izatea egokitu zaigu; krisialdi ekonomiko larrian gauden honetan, eskubideen murrizketen ondorioz sistema bere alderdirik krudelena eta bere gabezi demokratikoak erakusten ari zaigu. Hau dela eta, partehartze ekimenak eta desobedientziaren, kolaborazio-eza, kontzientzi eragozpenaren eta erresistentzia zibil ezbiolentoaren bidezko disidentzia adierazpenak sortzen ari dira han-hemenka.

Euskal Herriari dagokionez, borroka armatuaren amaierak polarizazio egoeraren amaiera ahalbiditzen du eta, ondorioz, herri-borrokek jokatzeko esparru zabalagoa dute ezbiolentziari lotuta egon ohi diren gizarte-aldaketarako baliabide eta helburuen inguruan.

Gure ustez, honek guztiak topaketarako, hausnarketarako eta lanerako esparrua eskatzen du, iraultza ezbiolentoaren gakoak ulertzeko, sektorekako borrokatik harago.

Honegatik, Bilboko KEM-MOCetik, ostailaren 20, 21, 22 eta 23an Ezbiolentziaren Jardunaldiak antolatuko ditugu. Hauen bidez iragan urteetan Bidea Helburuk hasitako lanari jarraipena eman nahi diogu. Deialdi berezia egin nahi diegu, halaber, Ezbiolentzian interesa duten pertsona eta taldeei topaketa hauetan parte har dezaten.