Ondasunak zikintzea

bbvahiltzaile

Santurtziko Andrea Lafuente Garcíaren aurkako epaiketa. Ministerio fiskalak lau egunez lokalizazio iraunkorreko zigorra ezartzeko eskatu zuen, BBVAren egoitzan “ondasunak zikintzearen” falta batengatik. Hauxe da auzipetutako aktibistak abokatu defentsariaren galderei emaniko erantzunen transkripzioa:

Abokatua: Zer lotura duzu leporatzen zaizkizun gertaerekin?

Andrea: BBVAren aurkako plataformako kide naiz. Talde askok hartzen dute parte plataforma horretan: Komite Internazionalistak, Kakitzat, Ekologistak Martxan, KEM, CGT, Pakea eta Duintasuna eta STEE-EILAS taldeek. Partaidea naizenez, bileretan eta salaketaekin­tzetan parte hartzen dut. Maiatzaren 14an Abandoko iturrian bildu ginen BBVAk gerrak finantzatu eta ingurumena txikitzen duela salatzeko. Hiru pertsona lurrean etzan ziren bankuak diruagatik eragiten dituen heriotzak antzezteko. Pertsona horien profilak margotu genituen eta zenbait mezu informatibo idatzi genituen jasota gera zitezen, esaterako, “BBVA financia guerras” edo “Matanza de indígenas”. Continue reading