Ezbiolentzia

Ezbiolentzia banaka edo talde baten barruan izaten den jarrera eta/edo jokabidea da. Gandhik ezagutarazi zuen adierazpide hori. Indarkeria ezak «pertsonaren harmonia hirukoitza (norberaren buruarekin, besteekin eta naturarekin)» bilatzen du, eta «zenbait balioren bizipen koherente, egiazko eta espontaneoaren bidez sortzen da». Hona hemen balio horietako batzuk: berdintasunezko justizia, autonomia solidarioa, norberaren desarmea eta utopia onuragarria.

Gainera, jarrera hauek burutzea eskatzen du: lankidetza, elkarrizketa tolerantea, jolasteko borondatea, desobedientzia kritikoa, harreman enpatikoa, integrazio ekologikoa eta hitz egiteko ahalmena

«Gizarte estrategia eraldatzailea» da, injustiziak aldatzeko helburua duena, baliabideekin eta xedeekin bat eginez. Gatazken aurrean jarrera aktiboa hartzeko modua da, indarkeriarik behar ez duten baliabideak erabiliz

Ahimsa hitza wikipedian bilatzen baduzu, hau ikusiko duzu: «hitz sanskritoa da, erlijiozko kontzeptu bati dagokiona, eta indarkeria ezaren eta biziarekiko errespetuaren alde egiten du.” Orohar, bakearen eta sentitzeko gai diren izakiekiko errespetuaren ikurtzat hartzen da.

Gandhi da ahultasunaren indarraren berrespen absolutua. Berriro ere, Thoreauren «alternatiba dago» azaltzen da: sistema bidegabe baten aurka borrokatzea eta garaitzea daukagu. «Ezbiolentzia gizakiaren eskura jarritako indarrik handiena da. Gizakiak asmatutako suntsipen armarik eraginkorrena baino eraginkorragoa da». Estrategia politiko horrek ez du pertsona hutsaren hurrengo bihurtu nahi; izan ere, eraso egiten die (kaltegarria ez bada, aldaketa bilatu eta reagiten duelako) ekintza, mito, ideologia eta injustiziei. Indarkeriari uko egiten dionak nabarmen uzten du indarkeriaz jokatzen duena. Ezinezkoa da bereiztea, kiribiletan, jatorrizko indarkeriaren kontzeptua eta erantzuneko indarkeriarena. Dena biraka dabil. Pertsonaren harmonia hirukoitza (norberaren buruarekin, besteekin eta naturarekin) bilatzen du.