Ezbiolentzia tresna eraldatzailea bezala

Guretzat, emakumeontzat, ezbiolentzia tresna eraldatzaile pertsonala eta soziala da, eta batez ere ahalduntzailea, prozesu guztian zehar dagoen etika batez arautua, baita helburuan bertan ere.

Ezbiolentziak pertsonen arteko harremanak eraldatzen ditu (norbere kokatze lekutik hasita), gizarteak eta ingurua. Ez digu balio boterea bilatzen duen estrategia ezbiolento batek, hain justu ere, prozesu honetan menperatze harremanak “deskonposatu” behar direlakoan gaude, ez bakarrik ordezkatu.

Gaur, beti bezala, baina inoiz baino premia handiagorekin, biolentziak dakartzan ondorio ezkorrak bai pertsonengan bai beraien eskubideetan egiaztatuta, inoiz baino beharrezkoagoa deritzogu desobeditu, eta “Ez gure izenean” esatea boterean inplementatu nahi duten gobernukide eta hurbileko liderrei.

Tresna politiko gisa ere biolentziaren erabilpena desterratu egin behar da, eta horretarako hain denbora luzean zehar bere biziraupena posible egin duten erantzule indibidual eta kolektiboak aztertu behar dira. Gizartean beldurra eta ez konfiantza ezarri dituen militarismoa kanporatzeko eta elkarbizitza berreskuratzeko lan egin behar da. Emakume bezala, uste dugu biolentzia instituzionalak edo kolektiboak beti gizarteko atalik ahulenei egiten diela kalterik handiena eta gu izan gara eta orain ere gara erasotzen errazenetarikoak. Botereak eta pratiarkatzak, gauza bera direnak, gure gorputzak eta interesak bere helburuetarako erabiltzen ditu. Ezbiolentziak gure eskubideak, gure bizitzak nola baldintzatu dituzten jakiteko tresnak ematen dizkigu. Ezbiolentzia izan da emakumeok gure eskubideak lortu eta beste era bateko gizartea sortzeko erabilitako estrategia. Ezbiolentzia izango da gizarte justu eta solidarioago bat eraikitzeko defendatu beharreko guztiaren defentsa erraztuko digun laguna.

Gerraren kontrako beltzezko emakumeak – Madrid