Mariano Ferrer

Euskal Herria: aukera da orain

Otsailaren 22an - 19:00h. Bidebarrieta (Bilbao)

Uno puede ser todo lo militante que quiera en la opinión, siempre que sea honesto con los hechos”

Mariano Ferrer (Donostia, 1939). Gaur egun Euskal Herriko kazetaririk ezagunenetakoa eta errespetatuenetakoa da.

Apaizgaitegian ikasita, Jesusen Konpainian sartu zen. Madrilen kazetaritza ikasketak egindakoan, AEBetako Siracusa Unibertsitatera joan zen, ikasketak amaitzera. Espainiako diktadura zaharkitua eta nahitaezko erlijioaren aldean, AEBetan iritzi politikoak adierazteko askatasunak sakon hunkitu zuen Mariano Ferrer. Donostiara 1979an itzuli zen, Jesusen Lagundiari lotuta dagoen Radio Popular de San Sebastián irratian zuzendariorde lan egitera. Irrati honekiko harremanak 2004 arte iraun zuen, erretreta hartu zuen arte hain zuzen ere.

1970eko hamarkadan, frankismoaren instituzioek hedabideen gainean zeukaten kontrolak berriak zabaltzea galarazten zuen. Berriak eman ahal izaten zituen irrati-etxe bakarra RNE, Espainiako Estatuaren irratia alegia, zen. Horren aurrean, Mariano Ferrerrek egunkariek ekarritako berriak irakurtzen eta iruzkintzen zituen, eskuarki oso kritikoki. Askotan, irakurketa horiek ere debekatu zizkioten arren, Euskal Herrian adierazpen-askatasuneko erreferente bihurtu zen Ferrer.

Egin sortzaileetako bat eta lehenengo zuzendaria izan zen Mariano Ferrer. Herri sustapenei esker jaioa, Eginen lehendabiziko alea 1977ko irailean kaleratu zen. Ikuspuntu ezkertiarra eta abertzalea izan nahi zuen, garaiko komunikabideek izaten ez zuena.

Nolanahi ere, gutxira Ferrerrek egunkaria utzi zuen, Eginen iritzi editoriala eta Herri Batasunaren ikuspuntua gero eta gehiagotan bat etortzen zirelakoan. Izan ere, enpresako akziodunak aldatzen joan ziren. Ferrerrek beste hedabide batzuetan ere parte hartu izan du iritzi artikuluen bidez.

Erretreta hartu ondoren, Euskal Herriko hainbat irrati-, prentsa- eta telebista komunikabidetan politika iruzkingile lan egin du. Zenbait eztabaida-forotan ere, Elkarrikoan esaterako, parte hartu du. Horren harira, 18/98+ plataforman Ferrerren partehartzea nabarmentzekoa da.