Ezbiolentzia jardualdiak

Iraultzagintza

2013ko otsailaren 20tik 23ra. Bilbo.

Aldaketa garaietan bizi izatea egokitu zaigu; krisialdi ekonomiko larrian gauden honetan, eskubideen murrizketen ondorioz sistema bere alderdirik krudelena eta bere gabezi demokratikoak erakusten ari zaigu. Hau dela eta, partehartze ekimenak eta desobedientziaren, kolaborazio-eza, kontzientzi eragozpenaren eta erresistentzia zibil ezbiolentoaren bidezko disidentzia adierazpenak sortzen ari dira han-hemenka.

Euskal Herriari dagokionez, borroka armatuaren amaierak polarizazio egoeraren amaiera ahalbiditzen du eta, ondorioz, herri-borrokek jokatzeko esparru zabalagoa dute ezbiolentziari lotuta egon ohi diren gizarte-aldaketarako baliabide eta helburuen inguruan.

Gure ustez, honek guztiak topaketarako, hausnarketarako eta lanerako esparrua eskatzen du, iraultza ezbiolentoaren gakoak ulertzeko, sektorekako borrokatik harago.

Honegatik, Bilboko KEM-MOCetik, ostailaren 20, 21, 22 eta 23an Ezbiolentziaren Jardunaldiak antolatuko ditugu. Hauen bidez iragan urteetan Bidea Helburuk hasitako lanari jarraipena eman nahi diogu. Deialdi berezia egin nahi diegu, halaber, Ezbiolentzian interesa duten pertsona eta taldeei topaketa hauetan parte har dezaten.