Sos Arrazakeria: Atzerritartasuna eta kontrol soziala

Askotan zentzugabe diruditen gauzak interes handiak ezkutatzen dituzte, ez hain barregarriak. Ironia asko erabili izan duen mugimendu antimilitaristak ondo daki: sormen ekintza haiek, ezkerraldeko militantearentzako apur bat friboloak izan zitekeenak, argi eta garbi utzi nahi zuten zer nolako errealitate gordina ezkutatzen zen honelako hitzetan: gizarte-zerbitzua, laguntza humanitarioa, eraso prebentiboak, bigarren mailako ondorioak … Migrazio eta mugako kontrolen politikak inkoherentziaz beteta daude. Ala ere ez da erraza sozializatzea, baita mugimendu alternatiboen barruan ere, ezkutatzen dituzten iruzur handiak.

Afrika azpisahararratik Estatu Espainiarrera etortzen diren pertsonak %10ra ez bada heltzen, nola uler daiteke 2013ko aurrekontuetatik 1,4 milioi mugak zaintzaren azpiegiturarako zuzenduta egotea, 9 milioi baino gehiago Guardia Zibilaren kanpo zaintzarako edo 4 milioi Ceuta eta Melillako mugak (areago) sendotzeko? Zergatik milioiak xahutu militar programetan: “Noble centinela”, “Sea Horse” edo “Frontex”? Zer egiten dute militar eta polizi espainiarrak Afrika mendebaleko herrialdetan edo haien lurralde uretan? Zergatik eskubideak errespetatzen ez dituzten hitzarmen militarrak kooperazio garapenez mozorrotzen dira? Saihestezina al da? Giza bizitzak salbatzeko da? Nola izan daiteke Europar Kontseiluko batzorde batek, 63 etorkin 2011. urtean Libiako gerratik itsasontziz ihes egiterakoan, beraien itsasontzia jitoan zegoela hiltzea, eta Mendez Núñez fragata espainiarra erantzule egitea, laguntza ukatzeagatik?

Mugako kontrolen militarizazioarekin zerikusirik duena ez da bakarrik kanporantz gertatzen, mugak gure hirien izkinetan daude. Etxegabeko pertsonei atzerritar sarekadak egiten zaie. Nortasun kontrol arrazistak ikustera ohitzen ari gara geltoki eta plazetan. Atxiloketa administratiboak egiten diren lekuetan, ezinbestekoa dirudi barneratze zentro bat egotea. Hau ez zen Europan gertatzen Bigarren Mundu Gerrateko barneratze-esparruetatik

Indarkeria hauen kontra sarean oinarrituta dauden estrategiak probatu dira. Adibidez, egoera irregularrean dauden pertsonak, “ispilu” bat egoera erregularrean edukitzea, horrela atxilotzen badute beraren eskubideak defenda dezake. Astero barneratze zentroetan bisitak sar daitezen lortu da. Jurista batzuen laguntza jasotzen da sisteman hutsak bilatzen. Irrati lagunak sarekadak gertatzen ari diren lekuez ohartarazten dute. Berehalako kontzentrazioak antolatu dira sarekaden aurrean, polizia handik botatzea lortu arte …

Baliteke, egoera irregularrean dauden pertsona gehiago gure gizarte mugimenduetan parte hartzen badute, gero eta kontzienteagoak izango gara nola militarizatzen ari diren gure auzoetako eguneroko aspektuak.

Sos Racismo Bizkaiko. Sos Arrazakeria