Martxoaren 17 taldea: Autogestioa sustatuz

Autogestioa – Sevillako “Corralas”en esperientzia

Ezbiolentzia jardunaldietan Pastora Filigranaren partaidetza izango dugu, martxoaren 17ko taldekidea, legelari andaluziar taldekoa, eta bere taldeak desobedientzia zibileko ekintza batzuei erakutsitako babesaz hitzegingo digu. Sevillako “Corralas” taldeari emandako laguntza kontatzeko eskatu diogu, eta beste zein borrokatan dabiltzan ere. Beste kausa batzuen artean, martxoaren 17ko Taldeak Sevillako 5 “Corralesetako” lege aholkulari gisa lanegiten du. Otsailaren 23an burutuko dugun tailerrean izango dira. Nahi baduzu parte hartu, esteka honetan klikatu behar duzu.

Martxoaren 17ko taldea. Legelari andaluziarren gizartea.

Martxoaren 17ko taldea Sevillako legelari talde batek sortu zuen, giza eskubideen alde lanegiteko. Erresistentziako gizarte mugimendutzat hartzen dira. Salaketa zaletasuna eta egintza juridiko zuzena dute. Beraien helburua Zuzenbidea giza aldaketa lez erabiltzea da eta asaldatzea tresna bezala. Zuzenbidearen sozializazioa defendatzen dute, gizartearen eraldatzeko tresna lez eta asaldaratzea bitarteko bezala. Zuzenbidearen sozializazioa defendatzen dute ere, ahul eta kolektiboen eskubideen unea iristeko. Beste auzi batzuen artean, martxoaren 17ko taldeak, Sevillako 5 “Corralas”etan lege aholkulari gisa lanegiten du.

Antolatuta dauden legelari andaluziar talde bat da, gizartea eraldatzeko mugimendu sozial bezala. Zuzenbidearen bidez borrokatzeko eta erresistentzia talde guztien borroka sozialak babesteko, pertsona sare bat bezala antolatzen dira.

Taldeak dioenez, neoliberal globalizazio garai honetan, mugimendu sozialek beraien eskura dituzten tresna guztiak erabili behar dituzte sinesten ez duten sistema baten aurka egiteko, ezberdintasuna, militarismoa, errekurtso naturalen pobrezia eta hegoaldeko herrialdeen esplotazioa sustatzen dituenari aurre egiteko. Mende berriak, beste tresna batzuekin batera, sistema berak dituen tresnak bere aurka erabili daitezkeenaren kontzientzia zabaldu du (publizitatea, internet edo Zuzenbidea), asaldatze eta erresistentzia tresna bezala berziklatuz.

Martxoaren 17ko talde legelaria, talde zabal, ireki eta plurala da, legegintzan trebatutako jendearekin eta gizartearekin konprometituta dauden pertsonekin osatua. Botere publikoek pertsona indibidual eta kolektiboen giza eskubideekin duten errespetua asko begiratzen dute; herri eta pertsonen erabakitza ahalmenean sinesten dute, beraien etorkizuna askatasun osoz eta besteekiko baldintza berdinetan erabaki dezaten.

Estatuaren gehiegizko errepresio tresnen aurrean erresistentzia bokazioa dute, eta horretarako, sistemak berak eskaintzen dituen tresna guztiak erabiltzeko prest daude eskubideen errespetua exigituz, gehiegikeriengatik zigorrak eskatuz, zigorgabetasuna jazarriz.

Martxoaren 17ko taldeak, Sevillako 5 “Corralas”etan lan egiten du lege aholkulari gisa:  Utopía, AlegríaEsperanzaIlusión eta Libertad.

Tailerra

Ezbiolentzian funtsatutako estrategien diseinua

Alde batetik, desobedientzia zibilean eta ezbiolentzian funtsatutako erresistentzia eta borrokak ezagutarazteko; bestetik, horiek elkarren artean dituzten kontraesanak, indarguneak eta oztopoei buruzko konlusioak ateratzeko, lau txokotan oinarritutako dinamika antolatu dugu.:

Hacktivismo. Isaac Hacksimov.

Iberiar Penintsulako hacklabs eta hackmeeting omunitateak gauzatutako hacktibisten sarea da. Maila orokorreko ekintzak koordinatzeko, eztrategiez eztabaidatzeko eta baliabideak partekatzeko sortutako espazioa da. Ildo beretik, teknologia librean oinarritutako jendarte aske baten alde dauden erresistentzia eta sortze mugimenduak sinkronizatu nahi dituen taldea dugu..

Acción directa Noviolenta. Mugitu Mugimendua

AHT mugitu! egoitzarik ez duen mugimendua, antolatze-egiturarik gabekoa, ez du burukide eta arduradunik ez du ontzat hartzen. M!Mugimenduak AHT (Abiadura Handiko Trena) proiektua gelditzea eta jendartean garraio eta gizarte ereduaren inguruko benetako eztabaida izan dadin eta herrien erabakitzeko ahalmena errespetatua izan dadin lortzea du helburu, eta horretarako desobedientzia zibilaren tresnak erabiltzen ditu.

Autogestioa – Sevillako Korralen esperientzia. Grupo 17 de marzo

Pastora Filigrana, “Grupo 17 de marzo” taldeko kidea da, andaluziako legelari elkartea, bere taldeak hainbat desobedientzia esperientziari ematen dion babesaz mintzatuko da. Hain zuzen, Sevillako Korraletan burutzen duten sostengu lana azal diezagutela eskatu diegu. “Grupo 17 de marzo” taldeak, ondorengo Sevillako Korrala hauetan jarduten du: Utopía, Alegría, Esperanza, Ilusión eta Libertad.

Plataforma por la Desobediencia Civil (AA-MOC Madrid)

Askatasunik gabeko espazio batean bizi zara, eskubide barik eta poliziaren zigorgabetasunetik defendatzeko plataforma gauzatu behar duzu. Isunak, identifikazioak, alegia “ intentsitate gutxiko errepresioari” aurre egiten ahalegindu behar zara.

Otsailaren 23an, 9:30- 14:00, Centro Cívico La Bolsa (Pilota Kalea, 10. Bilbao)

Tailerrera etorri nahi izatekotan, bete ezazu ondorengo formulario hau.

Mugitu! Mugimendua: AHT-ri Desobedientzia Zibila

M!Mugimenduak AHT (Abiadura Handiko Trena) proiektua gelditzea eta jendartean garraio eta gizarte ereduaren inguruko benetako eztabaida izan dadin eta herrien erabakitzeko ahalmena errespetatua izan dadin lortzea du helburu, eta horretarako desobedientzia zibilaren tresnak erabiltzen ditu.

Azken 20 urte hauetan pertsona eta talde asko elkartu den AHTren aurkako mugimenduaren baitan gogoetaldi luze baten ondoren, 2010eko maiatzean AHTren aurkako oposaketaren gailurra pasa berria zelarik eta AHTren obrak oraindik tarte gutxitan hasiak zirelarik Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia zibileko mugimendua sortu zen.

AHTren aurkako informazio lan nagusia egina zegoen, aurkako jarrera nahiko hedatua eskualde batzuetan, herri askotan herri galdeketak eta guzti eginak ziren eta hala ere, gobernuek proiektuarekin aurrera AHTa inposatzen, oposaketa ezkutatzen eta kriminalizatzen.

Ordurarte AHTren aurka egindako mobilizazioen artean desobedientzia zibila askotan erabilia izan zen, baina gehienetan partehartze zabala zaila egiten zuten ezaugarriekin eta obra eremuen inguruan, jende gehien bizi den eta AHTren problematika gutxien barneratua dagoen hirietan oihartzun gutxi zutelarik.

Horrela, AHTren aurkako borrokan desobedientzia zibila bultzatzeko asmoz sortu zen M!M, eta horretarako ekintza publiko eta ezbiolentoak erabiltzen ditu, erantzukizuna norberaren gain hartuz. Edozeinek erabil dezake M!Mren logo eta izena, baldin eta m!m-ren oinarriak betetzen baditu.

Gaur arte, M!Mk ekintza eta kanpaina mordoxka burutu ditu: Donostiako Ogasun Delegazioaren okupazioa, banku-billeteen zigilatze kanpaina, erreka eta ibaien tindaketa AHTak urak kaltetzen dituela salatzeko, bi pegatinaketa handiak, Osasunbidea eta Osakidetzaren eraikinen aurreko parodia eta elkarretaratzeak, Mugitu!eguna irakaskuntzan, kotxeetan milaka sasiisun ezartzea, errepideetan errodiloen bidezko pintaketa gauak, EAEko kurtso politikoaren haserako parodiak, Mariezkurrena enpresaren salaketa etabar.

Hauetako hainbat ekintzatan jende askok parte hartu du egun berean Euskal Herriko toki frankotan modu koordinatuan ekintza bera burutuz.

Inpaktu sozial eta mediatiko gehien sortarazi eta seguruenera ondorio penal handien izan dezakeen ekintzetako bat Toulousen ospatu zen Piriniotako Lan Komunitatearen 29. Osoko Batzarra ekitaldiaren etenaldia eta bertan Yolanda Barcinaren Nafar Foru gobernuaren Lehendakariaren tartakatzea izan da.

Azpiegitura faraoniko honek eragiten dituen kalte ikaragarriak, zarrastalkeria eta politika sozialean suposatzen dituen murrizketak, instituzio eta enpresen parte hartzea, proiektuaren inposaketa eta oposaketaren kriminalizazioaren salaketa izan da ekintza hauen guztien helburua.

M!Mugimendua Otsailaren 23an burutuko dugun tailerrean izango dira. Nahi baduzu parte hartu, esteka honetan klikatu behar.

Yayo Herrero Ezbiolentzia Jardunaldietan

Mediterraneoko alde bietako hiritar ekimenak krisari aurre egiteko: autogestioa eta desobedientzia

Otsailak 20, 19:00etan. Bidebarrieta (Bilbao)

“Mirar con nuestros propios ojos dónde queremos y podemos estar es un ejercicio de esperanza porque no es cierto que no haya alternativas, sólo nos falta construir poder colectivo para construirlas y para parar a ese 1% que sacrifica todo lo vivo en los altares de la acumulación.”

Yayo Herrero UNEDeko Ingurumen Heziketa eta Garapen Iraunkorra Unesco Katedraren irakasle-tutorea da eta Garúa S.Coop Mad. bazkide kooperatibista, irabazi-asmorik gabeko elkarte bat, hurrengo helburuekin: gai ekosozialak ikertu eta dibulgatu, eta heziketa konprometitu bat garatu edozein desberdintasun orekatzeko.

Ekintza mugimenduen arloan Ekologistak Martxan taldeko koordinatzaile-kide kondeferala da.

“Ecologista”, “Papeles de Relaciones Ecosociales” eta “Cambio Global” aldizkarien erredakzio kontseiluetako partaidea da.

Bere haurnasketa eta lan lerro nagusienak Aldaketa Globala, bere eragin ekologikoak, sozialak eta kulturalak eta aterabideak, hala nola ekologismoaren eta feminismoaren arteko lotura eta sinergiak dira.

Hainbat libururen egile-kidea da:“Cambiar las gafas de ver el mundo. Una cultura de las sostenibilidad” (Libros en Acción, 2011), “Decrecimientos: sobre los que hay que cambiar en la vida cotidiana”, Carlos Taibok koordinatua (La Catarata, 2010), “Claves del Ecologismo Social” (Libros en Acción, 2010), “Educación y ecología. El curricullum oculto de los libros de texto” (Popular, 2007).

Rafa Ajangiz

Bideo-foruma:  “REACCIÓN 15M”

Otsailaren 14a - 19:00etan. Ekoetxea (Pilota Kalea 5 – Bilbo).

“Siempre defendí que la noviolencia era, ante todo, una cuestión de estrategia, el medio más justo y eficaz para cambiar las cosas; ahora empiezo a darme cuenta de que también te da otras cosas, de que insistir en la noviolencia como estrategia de lucha tiene un tremendo impacto positivo en tu vida y te ayuda a ser buena gente.”

Rafael Ajangiz UPV/EHUko irakasle titularra eta Zientzia eta Administrazio Zientzien Saileko zuzendaria da gaur egun, baita Parte Hartuz ikerkalde kontsolidatuaren sortzaile bat ere. Europako konskripzioaren amaieraz burutu zuen bere tesi doktorala eta gizarte mugimenduetan eta politika publikoetako herritarren partaidetzaz aditua da. 70. hamarkadatan hasi zuen ezbiolentzia ezagutzen eta 80. hamarkadatan kontzientzia eragozpena eta insumisioaren mobilizaziotan hartu zuen parte. Bere ustez, desobedientzia zibila eta zentzu komunitarioaren berreskuratzera jo behar dugu justizia sozialarekiko gizartea eraikitzearren.

Yiota Masouridou Ezbiolentzia Jardunaldietan

Yiota MasouridouMediterraneoko alde bietako hiritar ekimenak krisari aurre egiteko: autogestioa eta desobedientzia

Otsailak 20, 19:00etan. Bidebarrieta (Bilbao)

“Herritarrok, krisialdi garaian gauden honetan, ekimen demokratikoak zigortu eta zapaltzeko helburuarekin egindako legearen aldekaten zein zuzeneko ekintzen aurrean eusteko ardura dugu.”

Yiota Masouridou. Atenaseko abokatua den Yiota Masouridou Giza-Eskubideetan aditua da. Bere ibilbide profesional luzean hainbat gizarte-mugimendurekiko elkarlana azpimarratu beharra dago. Izan ere, beti aritu da herritaren eskubide zibil eta politikoen alde lanea.

Bestalde, bai nazio mailan bai nazioartean, lan handia egin du errefuxiatu eta atzerritarren defentsaren alde, baita egoera errepresiboetan askatasun publikoen defentsa, ikuspuntu profesional, sozial eta politiko batetik, hainen gain hartzen duten pertsona nahiz erakundeen defentsaren alde ere -abokatuak, sindikatuetako kideak, Giza Eskubideen aldeko aktibistak-.

Mariano Ferrer Ezbiolentzia Jardunaldietan

Euskal Herria: aukera da orain

Otsailaren 22an - 19:00h. Bidebarrieta (Bilbao)

Uno puede ser todo lo militante que quiera en la opinión, siempre que sea honesto con los hechos”

Mariano Ferrer (Donostia, 1939). Gaur egun Euskal Herriko kazetaririk ezagunenetakoa eta errespetatuenetakoa da.

Apaizgaitegian ikasita, Jesusen Konpainian sartu zen. Madrilen kazetaritza ikasketak egindakoan, AEBetako Siracusa Unibertsitatera joan zen, ikasketak amaitzera. Espainiako diktadura zaharkitua eta nahitaezko erlijioaren aldean, AEBetan iritzi politikoak adierazteko askatasunak sakon hunkitu zuen Mariano Ferrer. Donostiara 1979an itzuli zen, Jesusen Lagundiari lotuta dagoen Radio Popular de San Sebastián irratian zuzendariorde lan egitera. Irrati honekiko harremanak 2004 arte iraun zuen, erretreta hartu zuen arte hain zuzen ere.

1970eko hamarkadan, frankismoaren instituzioek hedabideen gainean zeukaten kontrolak berriak zabaltzea galarazten zuen. Berriak eman ahal izaten zituen irrati-etxe bakarra RNE, Espainiako Estatuaren irratia alegia, zen. Horren aurrean, Mariano Ferrerrek egunkariek ekarritako berriak irakurtzen eta iruzkintzen zituen, eskuarki oso kritikoki. Askotan, irakurketa horiek ere debekatu zizkioten arren, Euskal Herrian adierazpen-askatasuneko erreferente bihurtu zen Ferrer.

Egin sortzaileetako bat eta lehenengo zuzendaria izan zen Mariano Ferrer. Herri sustapenei esker jaioa, Eginen lehendabiziko alea 1977ko irailean kaleratu zen. Ikuspuntu ezkertiarra eta abertzalea izan nahi zuen, garaiko komunikabideek izaten ez zuena.

Nolanahi ere, gutxira Ferrerrek egunkaria utzi zuen, Eginen iritzi editoriala eta Herri Batasunaren ikuspuntua gero eta gehiagotan bat etortzen zirelakoan. Izan ere, enpresako akziodunak aldatzen joan ziren. Ferrerrek beste hedabide batzuetan ere parte hartu izan du iritzi artikuluen bidez.

Erretreta hartu ondoren, Euskal Herriko hainbat irrati-, prentsa- eta telebista komunikabidetan politika iruzkingile lan egin du. Zenbait eztabaida-forotan ere, Elkarrikoan esaterako, parte hartu du. Horren harira, 18/98+ plataforman Ferrerren partehartzea nabarmentzekoa da.

Perico Ibarra Ezbiolentzia Jardunaldietan

Euskal Herria:Aukera da orain

Otsailaren 22an - 19:00h. Bidebarrieta (Bilbao)

Pedro Ibarra GüellPedro Ibarra Güell (Getxo, 1942) Zientzia Politikoko UPV-EHU-ko katedraduna da eta Zientzia Politikoko eta Euskadiko Unibertsitateko Administrazioaren Departamentuaren zuzendari karguak hartu ditu,. Gainera Parte Hartuz-ko fundatzailea eta zuzendaria izan da, unibertsitate bereko demokrazia parte-hartzailearen gaineko ikerkuntza taldea. Halaber, Florentziako IUE, Bartzelonako (UAB-a), Nevadako (USA) eta Bordeleko unibertsitateetan irakasle bisitaria era izan da.

Bere ikerkuntza-area nagusiak honako hauek izan dira: akzio kolektiboko teoria, parte-hartze politikoa, mugimendu soziala eta nazionalismoa. Ikerkuntza-proiektu ugari zuzendu du eta aipatutako alderdietan asko izan dira argitaratu dituen lanak

Hirurogei urteen amaieran, erregimen frankistagatik disidentea hartutako Zero Argitaletxearen bultzatzailea izan zen. Bere zigiluaz ibili ziren pentsamendu politikoarekiko erlazionatutako franko titulu, entsegu kritiko eta marxismo, anarkismo zein langileen mugimenduen gaineko lanen itzulpenak.

Halaber, frankismoaren amaieran eta trantsizioan zehar lan-arloko abokatu bezala eta preso politikoetako jardun zuen, Burgosen Prozesu izenekoan parte hartuz.

Gainera bere lan teoriko eta akademikoagatik, mugimendu sozial desberdinekiko izan dituen loturak oso ezagunak izan dira.

Mario Zubiaga Ezbiolentzia Jardunaldietan

Ezbiolentzia jardunaldiak Deobedientzia zibilaEuskal Herria: aukera da orain

Otsailaren 22an - 19:00etan. Bidebarrieta (Bilbao)

“Desobedientzia zibila ez da inoiz erosoa, ez sistemarentzako ez desobedientearentzako, ezta herritar soilarentzako ere. Horretan datza bere bertutea”

Mario Zubiaga, EHUko irakaslea da. Mario Zubiagak oso ondo ezagutzen ditu herri mugimenduen ezaugarri eta helburuak. Leitzarango autobidearen gatazkari buruz egin zuen Doktorego tesia. Horrez gain, gizarte mugimendu eta subiranotasunari buruz hainbat lan argitaratu du. GARAko kolaboratzailea da.

2005eko azaroan, 18/98 auzian, Auzitegi Nazionalean bera eta beste euskal herritarren kontrako epaiketan akusatua izan zen. Bere kasuan, Joxemi Zumalabe Fundazioko kide izateagatik epaitu zuten

Halaber, Euskal Herria mailan Desobedientzia Zibilean funtsatu diren estrategien jarraitzailea da.