Desobedientzia Zibila 18/98 auzian

Desobedientzia Zibila2000 urteko urrian 18/98 auziaren eraginez eta Auzitegi Nazionalak aginduta, burujabetza zuen helburu Desobedientzia Zibila jarduera deliktiboa sustatzeagatik pertsona talde bat atxilotu egin zuen poliziak. Izan ere, Auzitegi Nazionalaren ustetan, ETA baino ez zen, Desobedientzia estrategia hori koordinatu, zuzendu, eta dinamizatu egiten zuena, aipatutako atxilotuak ETAren esanetara arituko ziren, nahiz eta horren guztiaren jakitun izan ez.

Akusazioak arbuiatzeko asmoz, defentsak Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslez osatu zuen taldeak bi ezaugarri zuen. Alde batetik, Bakea eta Ezbiolentziareren aldeko konpromiso publikoan entzutetsuak izana, eta bestetik, ibilbide akademikoen zereginetan, herri mugimenduen ikerkuntzan ibilii izana. Zientzia, bai Politika nahiz Zuzenbide alorretan.

Bildutako jakintza abiapuntu harturik, akusatuek sustatzen zuten desobedientzia kanpaina azter zezatela eskatu zitzaien jakitunei. Hausnarketak bi eskakizun hauek bete behar zituen, lehenik, aipatutako ekimenaren sorburu eta garapena, eta bigarrenik historiaren ikuspuntutik ETAk sustatutako jarduera ezbiolentziarekiko bateraezintasuna.

Gogoeta honen emaitza adituen txosten zabala izan zen. Desobedientzia Zibilaren osagai garrantzitsuenak jorratzeaz gain, ezbiolentzia eta Desobedientzia Zibilaren arteko ukaezinezko lotura agerian gelditu zen.

1898 auzian Desobedientzia Zibilari buruzko txostena

Ezbiolentziari buruzko hausnarketa kolektiboa

Ezbiolentzia topaketa

 Joan den ostiralean, azaroak 30, datorren otsailean programatutako Ezbiolentzia Jardunaldien esparruan, lehen topaketa publikoa burutu genuen. Bilboko Bakearen Etxean hiru belaunalditako 55 militante antimilitarista bildu ginen. Bertan, ezbiolentzia eta desobedientzia zibileko iragan eta egungo eskarmentuz mintzatu ginen .

Egungo testuinguru politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko gogoeta egiteaz gain,  jardunaldien antolaketan elkarlanari eusteko aukera izan zen. Bertaratu zirenei bozgorailu zereginetan partze har zezatela eskatu zitzaien, alegia, herri mugimenduekiko harreman lanetan.

Pernan Goñi marrazkilaria, ekitaldia aurrera joaten zen bitartean, jendearen hitzak adierazpen grafikoan islatzen zituen. Gertatutakoaren laburpen gisa ezin hobea.

Ezbiolentzia

Ezbiolentzia banaka edo talde baten barruan izaten den jarrera eta/edo jokabidea da. Gandhik ezagutarazi zuen adierazpide hori. Indarkeria ezak «pertsonaren harmonia hirukoitza (norberaren buruarekin, besteekin eta naturarekin)» bilatzen du, eta «zenbait balioren bizipen koherente, egiazko eta espontaneoaren bidez sortzen da». Hona hemen balio horietako batzuk: berdintasunezko justizia, autonomia solidarioa, norberaren desarmea eta utopia onuragarria.

Gainera, jarrera hauek burutzea eskatzen du: lankidetza, elkarrizketa tolerantea, jolasteko borondatea, desobedientzia kritikoa, harreman enpatikoa, integrazio ekologikoa eta hitz egiteko ahalmena Continue reading

Desobedientzia Zibila

1846ko udan, Henry David Thoreau filosofoa atxilotu eta Concord-eko (Massachussets) espetxean sartu zuten, zergak ordaintzeari uko egiteagatik. Esklabotza erregimenari eutsi eta gerra bidegabeei (besteak beste, Estatu Batuek Mexikoren aurka deklaratutakoa) ekiten zien estatu bati laguntzeari egin zion uko.

Thoreauren ekintza oso ahula zen espetxean sartu zuen indarrarekin alderatuta, baina erantzun moduko bat izan zen, «ez dago zer egiterik, sistemaren aurka borrokatzea ezinezkoa da» esaten duen/zuen ororentzat. Continue reading