Arcadi Oliveres

Arcadi OliveresDesobedientzia kirsialdian
2013ko otsailak 20 - 19etan Bidebarrieta (Bilbao)
“Hay una serie de normas que se aplican, pero el hecho de que algo sea legal no quiere decir que sea legítimo. Hay muchas leyes que no son legítimas y, si esto sucede, el ciudadano debe estar capacitado para desobedecer.”

Arcadi Oliveres Boadella Arcadi Oliveres Boadella 1945ean Bartzelonan jaio zen. Bartzelonako Unibertsitatean Ekonomia Zientzia ikasketak burutu zituen. Francoren diktadura bete-betean zegoela, demokrazia eta askatasun politikoen aldeko konpromisoa gailendu zitzaion.

1966tik Sindicato Democrático de Estudianteseko ezkutuko asanbladetan partaidea izan zen, 1966ko martxoan burutu zen “caputxinada” ekitaldi ospetsuan egon zen, hots, poliziaren setiopean Sarriáko Los Capuchinos elizan eginiko ikasleen batzar klandestinoa. 1968an bilera horretan parte hartzeagatik egotzita “Tribunal de Orden Público” zeritzonak epaitu egin zuen Arcadi.

70eko hamarkadan, Kataluniako demokrazia eta autogobernuaren aldeko hainbat jardueratan nahasi zen. Bestean beste, “Assemblea de Catalunya” ekimenean partaidea

Hasierako urte haietan, “Pax Christi” erakundean garatu zuen militantzia, zalantzarik gabe, bere jarduerarik entzutetsuena izan zen. Nazioarteko mailan bake-kultura eta herrien arteko adiskidetzea sustatzen zuen erakunde katoliko horren zereginetan parte hartzeari ekin zion 1974ean.

Garai hartako beste gertakari azpimarragarria “Marxa per la Llibertat” izenekoa izan zen. 1976ko udan Kataluniako osoan hiritar martxa ezberdinen antolaketa gertatu zen, “Llibertat, Amnistia i Estatut d’Autonomia” leloa zutelarik

1977an “Associació Catalana de Solidaritat i Ajuda al Refugiat (ACSAR)” izeneko erakundearen sormenean aritu zen, egun ere partaide gogotsua dugu.

190tik UABeko Escola d’Estudis Empresarials de Sabadell eko ekonomia irakaslea da. 1993an Doktore izendatu zuten, titulu hau eskuratzen ahalbidetu zuen tesiak “Ciclo de la economía de la defensa” izenekoa izan zen (ekonomia defentsa gastu militarra pubklikoa eta armagintza.)

1981ean Justícia i Pau erakundeko militantziari ekin zion. Giza eskubide, Bakea, justizia soziala eta garapenaren aldeko entitatea dugu azken hau.

Giza eskubideen aldeko jardueratan nahasi da Arcadi Oliveres, herri txiroen muturreko kanpo zorra salatuz, gosetearen zifrak hedatuz, gerrari aurre eginez, militarismoaren aurpegiak kritikatuz eta gastueta ikerkuntza militarra gaitzetsiz.

Halaber, Arcadik garatutako bi alderdi hauen gaineko gogoetak oso interesgarriak dira, alegia, gorago aipatutako ziklo armamentista eta egungo krisialdi ekonomikoa.

Arcadi Oliveresen gaineko pasadizorik ezagutzen al duzu?

pasadizo