Mugitu! Mugimendua: AHT-ri Desobedientzia Zibila

M!Mugimenduak AHT (Abiadura Handiko Trena) proiektua gelditzea eta jendartean garraio eta gizarte ereduaren inguruko benetako eztabaida izan dadin eta herrien erabakitzeko ahalmena errespetatua izan dadin lortzea du helburu, eta horretarako desobedientzia zibilaren tresnak erabiltzen ditu.

Azken 20 urte hauetan pertsona eta talde asko elkartu den AHTren aurkako mugimenduaren baitan gogoetaldi luze baten ondoren, 2010eko maiatzean AHTren aurkako oposaketaren gailurra pasa berria zelarik eta AHTren obrak oraindik tarte gutxitan hasiak zirelarik Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia zibileko mugimendua sortu zen.

AHTren aurkako informazio lan nagusia egina zegoen, aurkako jarrera nahiko hedatua eskualde batzuetan, herri askotan herri galdeketak eta guzti eginak ziren eta hala ere, gobernuek proiektuarekin aurrera AHTa inposatzen, oposaketa ezkutatzen eta kriminalizatzen.

Ordurarte AHTren aurka egindako mobilizazioen artean desobedientzia zibila askotan erabilia izan zen, baina gehienetan partehartze zabala zaila egiten zuten ezaugarriekin eta obra eremuen inguruan, jende gehien bizi den eta AHTren problematika gutxien barneratua dagoen hirietan oihartzun gutxi zutelarik.

Horrela, AHTren aurkako borrokan desobedientzia zibila bultzatzeko asmoz sortu zen M!M, eta horretarako ekintza publiko eta ezbiolentoak erabiltzen ditu, erantzukizuna norberaren gain hartuz. Edozeinek erabil dezake M!Mren logo eta izena, baldin eta m!m-ren oinarriak betetzen baditu.

Gaur arte, M!Mk ekintza eta kanpaina mordoxka burutu ditu: Donostiako Ogasun Delegazioaren okupazioa, banku-billeteen zigilatze kanpaina, erreka eta ibaien tindaketa AHTak urak kaltetzen dituela salatzeko, bi pegatinaketa handiak, Osasunbidea eta Osakidetzaren eraikinen aurreko parodia eta elkarretaratzeak, Mugitu!eguna irakaskuntzan, kotxeetan milaka sasiisun ezartzea, errepideetan errodiloen bidezko pintaketa gauak, EAEko kurtso politikoaren haserako parodiak, Mariezkurrena enpresaren salaketa etabar.

Hauetako hainbat ekintzatan jende askok parte hartu du egun berean Euskal Herriko toki frankotan modu koordinatuan ekintza bera burutuz.

Inpaktu sozial eta mediatiko gehien sortarazi eta seguruenera ondorio penal handien izan dezakeen ekintzetako bat Toulousen ospatu zen Piriniotako Lan Komunitatearen 29. Osoko Batzarra ekitaldiaren etenaldia eta bertan Yolanda Barcinaren Nafar Foru gobernuaren Lehendakariaren tartakatzea izan da.

Azpiegitura faraoniko honek eragiten dituen kalte ikaragarriak, zarrastalkeria eta politika sozialean suposatzen dituen murrizketak, instituzio eta enpresen parte hartzea, proiektuaren inposaketa eta oposaketaren kriminalizazioaren salaketa izan da ekintza hauen guztien helburua.

M!Mugimendua Otsailaren 23an burutuko dugun tailerrean izango dira. Nahi baduzu parte hartu, esteka honetan klikatu behar.

Stop Desahucios y eta Intsumisioa

ezbiolentzia jardunaldiak

Etxebizitza erostea ez da gauza makala, bizaldidi osorako gartzela da. Hilero ordaindu behar duzu jo ta ke, martxa galdu gabe, zenbaki gorrien interesak itzelak baitira. Askotan, hipotekaren ordainketa etendu baino, beste beharretatik kentzea nahiago izaten dugu. Horrexegatik bankuak zure hipoteka egikaritzea tragedia itzela da: etxea ostearekin batera, zu zeu suntsituz zoaz, ezabatzen zaituzte, gizarte esklusiora bidaltzen zaituzte eragozpenik gabe. Eskandaluzko tragedia egungoa: 15 kaleratze egunero Euskal Herrian, beste etxebizitza baten berme zirenez, gure agureak kale gorritan jakin gabe gelditzen dira. Eta oraindik ere, jada bankuarena dena jarraitu ordaintzen, guztion diruarekin erreskatatu duten banku bera. Hori esklabotza, gizateriaren aurkako krimena!

Continue reading

Desobedientzia Zibila 18/98 auzian

Desobedientzia Zibila2000 urteko urrian 18/98 auziaren eraginez eta Auzitegi Nazionalak aginduta, burujabetza zuen helburu Desobedientzia Zibila jarduera deliktiboa sustatzeagatik pertsona talde bat atxilotu egin zuen poliziak. Izan ere, Auzitegi Nazionalaren ustetan, ETA baino ez zen, Desobedientzia estrategia hori koordinatu, zuzendu, eta dinamizatu egiten zuena, aipatutako atxilotuak ETAren esanetara arituko ziren, nahiz eta horren guztiaren jakitun izan ez.

Akusazioak arbuiatzeko asmoz, defentsak Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslez osatu zuen taldeak bi ezaugarri zuen. Alde batetik, Bakea eta Ezbiolentziareren aldeko konpromiso publikoan entzutetsuak izana, eta bestetik, ibilbide akademikoen zereginetan, herri mugimenduen ikerkuntzan ibilii izana. Zientzia, bai Politika nahiz Zuzenbide alorretan.

Bildutako jakintza abiapuntu harturik, akusatuek sustatzen zuten desobedientzia kanpaina azter zezatela eskatu zitzaien jakitunei. Hausnarketak bi eskakizun hauek bete behar zituen, lehenik, aipatutako ekimenaren sorburu eta garapena, eta bigarrenik historiaren ikuspuntutik ETAk sustatutako jarduera ezbiolentziarekiko bateraezintasuna.

Gogoeta honen emaitza adituen txosten zabala izan zen. Desobedientzia Zibilaren osagai garrantzitsuenak jorratzeaz gain, ezbiolentzia eta Desobedientzia Zibilaren arteko ukaezinezko lotura agerian gelditu zen.

1898 auzian Desobedientzia Zibilari buruzko txostena

Desobedientzia Zibila

1846ko udan, Henry David Thoreau filosofoa atxilotu eta Concord-eko (Massachussets) espetxean sartu zuten, zergak ordaintzeari uko egiteagatik. Esklabotza erregimenari eutsi eta gerra bidegabeei (besteak beste, Estatu Batuek Mexikoren aurka deklaratutakoa) ekiten zien estatu bati laguntzeari egin zion uko.

Thoreauren ekintza oso ahula zen espetxean sartu zuen indarrarekin alderatuta, baina erantzun moduko bat izan zen, «ez dago zer egiterik, sistemaren aurka borrokatzea ezinezkoa da» esaten duen/zuen ororentzat. Continue reading