Desobedientzia Zibila

1846ko udan, Henry David Thoreau filosofoa atxilotu eta Concord-eko (Massachussets) espetxean sartu zuten, zergak ordaintzeari uko egiteagatik. Esklabotza erregimenari eutsi eta gerra bidegabeei (besteak beste, Estatu Batuek Mexikoren aurka deklaratutakoa) ekiten zien estatu bati laguntzeari egin zion uko.

Thoreauren ekintza oso ahula zen espetxean sartu zuen indarrarekin alderatuta, baina erantzun moduko bat izan zen, «ez dago zer egiterik, sistemaren aurka borrokatzea ezinezkoa da» esaten duen/zuen ororentzat.

Henry David Thoreau jarrera pertsonal hori bat zetorren errealitateaz zuen pertzepzioarekin. Esperientzia horri buruz hausnartu ondoren, Resistance to Civil Government izenburuko manifestu batean bildu zuen. Espainian, El deber de la resistencia civil izenburuarekin itzuli zuten. «(…) Norbait bidegabeki espetxeratzen duen gobernu baten pean, zuzenen leku egokia ere espetxea da…»

Desobedientzia zibilaren lehen definizioetako baten arabera, «desobedientzia zibileko ekintzek, halakotzat hartzeko, ilegalak izan behar dute, eta publikoki, indarkeriarik gabe eta kontzienteki gobernuaren lege, politika eta erabakiak (edo haietako bat) zapuzteko asmoarekin egina

Testu beretik, beste definizio batzuk ere atera daitezke. Testu hohttps://encrypted-tbn1.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcRdOl_d5P2M_nLfrkBXEqZlc_9yEiuTgZywscbdORlRS0LkF0dFhwrretan, Solidarios con Itoiz mugimenduko zenbait kidek 1996an egindako ekintza aztertzen da (zerra mekanikoak erabiliz, presa eraikitzeko hormigoia garraiatzeko erabiltzen zen teleferikoaren kableak moztu zituzten), eta horrez gain, indarkeria zer den eta zer z n eztabaidatzen da. Halaber, ondorio hau lortzen da: desobedientzia zibilak, bere definizioan, nolabaiteko indarkeria mailari eusten dio.

Henry David Thoreau hausnarketek indarra dute, bizipenaren ondoren idatzitako letren indarra, frogatutako alternatibaren indarra eta indarkeria erabili gabe erakutsitako desakordiorik sakonenaren kanalizazioaren indarra. Testu hori eta beste batzuk —besteak beste, Walden izenburukoa oso gomendagarria da— inspirazio, probokazio eta kontraste gisa balio izan dute, eta balio dute oraindik ere. Mahatma Gandhik . Henry David Thoreau manifestua irakurri zuen, Hego Afrikako espetxe batean preso zegoela. Herrialde horretan bizi ziren 150.000 aberkideren baino gehiagoren eskubide zibilen alde borrokatzeagatik zegoen preso, hinduak baztertzen zituzten legeen kontra borrokatzeagatik, alegia. 22 urtez borrokatu zen erresistentzia eta desobedientzia zibileko estrategiak erabiliz: grebak eginez, erregistro txartelak errez, baimenik gabe salerosketan arituz…

One thought on “Desobedientzia Zibila

Comments are closed.