Gizakumea naiz eta errudun bila nabil, erantzukizuna neurea ote?

Ezbiolentzia Jardunaldien irudi-irakurketa semantiko xume bat

Itzalak, objektuek argiaren ibilbidea oztopatzean proiektatzen dituzten ilunguneak besterik ez dira. Beraz, argiari esker dugu itzala … baita, objektu berak, argiaren aurrez-aurreko duen jarrerari esker ere. Itzalak ezerezetik ez datoz, ez baitira ezer hain zuzen ere.

Gizon-emakumeok egunero pairatzen ari garen ezbeharrak zein hartzen gaituen injustizien erantzukizuna, hainbat eta kanpoko eragile aniztuei leporatzen dizkiegu berez: loezineko gau ilun horietan ezertako balio ez duten oinaren hatzaparrak zeharo txikitzen dituen burdinezko gau-mahai itsusi horren hankari, goizeko hamabietan burua hiru zatitan hausten didan polizia andreari, zenbakiz itotzen nauen bankari atseginari, zapaldu eta deprimitu egiten nauen estatuari, zapatu goizetan parkearen bankuan egunkaria irakurtzen patxadaz nagoela zapata berrien gainean txiza egiten didan laugarren pisuko auzokidearen txakurrari, neskalaguna nigandik urrunera urrundu duen morroiari, gure patuaren nondik-norakoekin jolas egiten duen edozein edo edonongo jaiko/jainkosari, deklaratu ez direneko gerratan gorputzak zatitu eta zabaldu egiten dituzten bihozgabekoei … eta bost gol sartu digun errege txit beherenaren futbol taldeari* Continue reading