Inicio de las jornadas

KEM-MOC

Garai mugituak eta mugitzeko gogoa, gizartean. Gaur elkartu garenon kopurua adierazgarria da.

2011ko azarora arte, 10 urtez, Donostian INDARKERIARIK EZA AKTIBOAren jardunaldiak antolatu izan dira.

Asko daukagu eskertzeko Bilboko Bakearen Etxetik BIDEA HELBURUko kideei: haien lanaren lekukoa eskeini ziguten eta, eta astindu egin gaituzte.

Izan ere, garai bateko eta gaur egungo KEMeko kideak aritu gara jardunaldi hauetarako lanean, eta merezi izan du prozesuak.

Garai mugituak esan dut, bai. Eskubideen murrizketa gordinak ari dira gertatzen, eta ezinegona handia da gizartean.

Bestetik, EHri dagokionean, borroka armatuaren amaierak polarizazio-egoeraren amaiera ahalbidetzen du.

Gaur, otsailak 20, 24 urte bete dira lehen insumisoak aurkeztu zirenetik. Gaur, orobat, 10 urte bete dira Egunkaria itxi zutenetik. Efemeride itxaropentsua lehena, efemeride tristea bigarrena.

Mugimendu antimilitaristak apustu garbia egin du urtetan estrategia ezbiolentoaren alde, gizartea eraldatzeko tresna gisa, eta bi ardatz hartuta, batetik egungo eskubide-murrizketak eta krisia, eta, bestetik, EHko panorama berria, bi ardatz horiek hartuta jardungo gara 2013ko ezbiolentzia-jardunaldi hauetan.

Hausnarketa, egoeraren analisia egitea eta esperientziak partekatzea nahi dugu. Eta hortik haratago joan nahi dugu: aurrera begira eraikitzeko inspirazio-iturriak eskaini nahi ditugu.

Urteetan lanean aritu dira egunotan gurekin esperientziak partekatuko dituztenek, baita entzulegoaren artean dauden hainbat eta hainbat aurpegi ezagun ere. Beste batzuk, berriz, esperientziatik ikasi eta entzun nahiko dugu.

Haien eta zuen balorazioak, eta egoera honen aurrean sor ditzakegun alternatibez hitz egiteko eskatu diegu hizlariei eta eskatzen dizuegu zuei.

Hasteko, Nazioarteko Gerraren Aurkako Mugimenduko (War Resistant International) kide Dominiquek dinamizatuko du Greziatik eta Madriletik etorri zaizkigun Panayota Masouridou eta Yayo Herreroren arteko elkarrizketa. Mediterraneoaren alde bietako hiritar ekimenen inguruan hitz egingo digute.

Bigarren hitzaldian, Arcadi Oliveres izango dugu gurekin. Kataluniako ekonomialari eta bakegintzan aritutako gizon honi krisiaren inguruan hitz egiteko, eta testuinguru horretan desobediantziari buruz hitz egiteko eskatu diogu, eta erronkari helduko dio bihar.

EHra ekarriko dugu fokua. Ziztadak, dokumentala proiektatuko dugu lehenik, Bidea Helburuen eskutik. Ondoren, Mariano Ferrer kazetariak gidatuta, Mario Zubiaga eta Pedro Ibarra irakasleak eta Joseba Ossa euskal idazle eta itzultzailea izango ditugu gurekin.

Azkenengoz, desobedientzia-esperientziak partekatuko dituzte gurekin lau profil desberdineko kideek, jardunaldien azken ekitaldian.

Sos Arrazakeria: Atzerritartasuna eta kontrol soziala

Askotan zentzugabe diruditen gauzak interes handiak ezkutatzen dituzte, ez hain barregarriak. Ironia asko erabili izan duen mugimendu antimilitaristak ondo daki: sormen ekintza haiek, ezkerraldeko militantearentzako apur bat friboloak izan zitekeenak, argi eta garbi utzi nahi zuten zer nolako errealitate gordina ezkutatzen zen honelako hitzetan: gizarte-zerbitzua, laguntza humanitarioa, eraso prebentiboak, bigarren mailako ondorioak … Migrazio eta mugako kontrolen politikak inkoherentziaz beteta daude. Ala ere ez da erraza sozializatzea, baita mugimendu alternatiboen barruan ere, ezkutatzen dituzten iruzur handiak.

Afrika azpisahararratik Estatu Espainiarrera etortzen diren pertsonak %10ra ez bada heltzen, nola uler daiteke 2013ko aurrekontuetatik 1,4 milioi mugak zaintzaren azpiegiturarako zuzenduta egotea, 9 milioi baino gehiago Guardia Zibilaren kanpo zaintzarako edo 4 milioi Ceuta eta Melillako mugak (areago) sendotzeko? Zergatik milioiak xahutu militar programetan: “Noble centinela”, “Sea Horse” edo “Frontex”? Zer egiten dute militar eta polizi espainiarrak Afrika mendebaleko herrialdetan edo haien lurralde uretan? Zergatik eskubideak errespetatzen ez dituzten hitzarmen militarrak kooperazio garapenez mozorrotzen dira? Saihestezina al da? Giza bizitzak salbatzeko da? Nola izan daiteke Europar Kontseiluko batzorde batek, 63 etorkin 2011. urtean Libiako gerratik itsasontziz ihes egiterakoan, beraien itsasontzia jitoan zegoela hiltzea, eta Mendez Núñez fragata espainiarra erantzule egitea, laguntza ukatzeagatik?

Mugako kontrolen militarizazioarekin zerikusirik duena ez da bakarrik kanporantz gertatzen, mugak gure hirien izkinetan daude. Etxegabeko pertsonei atzerritar sarekadak egiten zaie. Nortasun kontrol arrazistak ikustera ohitzen ari gara geltoki eta plazetan. Atxiloketa administratiboak egiten diren lekuetan, ezinbestekoa dirudi barneratze zentro bat egotea. Hau ez zen Europan gertatzen Bigarren Mundu Gerrateko barneratze-esparruetatik

Indarkeria hauen kontra sarean oinarrituta dauden estrategiak probatu dira. Adibidez, egoera irregularrean dauden pertsonak, “ispilu” bat egoera erregularrean edukitzea, horrela atxilotzen badute beraren eskubideak defenda dezake. Astero barneratze zentroetan bisitak sar daitezen lortu da. Jurista batzuen laguntza jasotzen da sisteman hutsak bilatzen. Irrati lagunak sarekadak gertatzen ari diren lekuez ohartarazten dute. Berehalako kontzentrazioak antolatu dira sarekaden aurrean, polizia handik botatzea lortu arte …

Baliteke, egoera irregularrean dauden pertsona gehiago gure gizarte mugimenduetan parte hartzen badute, gero eta kontzienteagoak izango gara nola militarizatzen ari diren gure auzoetako eguneroko aspektuak.

Sos Racismo Bizkaiko. Sos Arrazakeria

Martxoaren 17 taldea: Autogestioa sustatuz

Autogestioa – Sevillako “Corralas”en esperientzia

Ezbiolentzia jardunaldietan Pastora Filigranaren partaidetza izango dugu, martxoaren 17ko taldekidea, legelari andaluziar taldekoa, eta bere taldeak desobedientzia zibileko ekintza batzuei erakutsitako babesaz hitzegingo digu. Sevillako “Corralas” taldeari emandako laguntza kontatzeko eskatu diogu, eta beste zein borrokatan dabiltzan ere. Beste kausa batzuen artean, martxoaren 17ko Taldeak Sevillako 5 “Corralesetako” lege aholkulari gisa lanegiten du. Otsailaren 23an burutuko dugun tailerrean izango dira. Nahi baduzu parte hartu, esteka honetan klikatu behar duzu.

Martxoaren 17ko taldea. Legelari andaluziarren gizartea.

Martxoaren 17ko taldea Sevillako legelari talde batek sortu zuen, giza eskubideen alde lanegiteko. Erresistentziako gizarte mugimendutzat hartzen dira. Salaketa zaletasuna eta egintza juridiko zuzena dute. Beraien helburua Zuzenbidea giza aldaketa lez erabiltzea da eta asaldatzea tresna bezala. Zuzenbidearen sozializazioa defendatzen dute, gizartearen eraldatzeko tresna lez eta asaldaratzea bitarteko bezala. Zuzenbidearen sozializazioa defendatzen dute ere, ahul eta kolektiboen eskubideen unea iristeko. Beste auzi batzuen artean, martxoaren 17ko taldeak, Sevillako 5 “Corralas”etan lege aholkulari gisa lanegiten du.

Antolatuta dauden legelari andaluziar talde bat da, gizartea eraldatzeko mugimendu sozial bezala. Zuzenbidearen bidez borrokatzeko eta erresistentzia talde guztien borroka sozialak babesteko, pertsona sare bat bezala antolatzen dira.

Taldeak dioenez, neoliberal globalizazio garai honetan, mugimendu sozialek beraien eskura dituzten tresna guztiak erabili behar dituzte sinesten ez duten sistema baten aurka egiteko, ezberdintasuna, militarismoa, errekurtso naturalen pobrezia eta hegoaldeko herrialdeen esplotazioa sustatzen dituenari aurre egiteko. Mende berriak, beste tresna batzuekin batera, sistema berak dituen tresnak bere aurka erabili daitezkeenaren kontzientzia zabaldu du (publizitatea, internet edo Zuzenbidea), asaldatze eta erresistentzia tresna bezala berziklatuz.

Martxoaren 17ko talde legelaria, talde zabal, ireki eta plurala da, legegintzan trebatutako jendearekin eta gizartearekin konprometituta dauden pertsonekin osatua. Botere publikoek pertsona indibidual eta kolektiboen giza eskubideekin duten errespetua asko begiratzen dute; herri eta pertsonen erabakitza ahalmenean sinesten dute, beraien etorkizuna askatasun osoz eta besteekiko baldintza berdinetan erabaki dezaten.

Estatuaren gehiegizko errepresio tresnen aurrean erresistentzia bokazioa dute, eta horretarako, sistemak berak eskaintzen dituen tresna guztiak erabiltzeko prest daude eskubideen errespetua exigituz, gehiegikeriengatik zigorrak eskatuz, zigorgabetasuna jazarriz.

Martxoaren 17ko taldeak, Sevillako 5 “Corralas”etan lan egiten du lege aholkulari gisa:  Utopía, AlegríaEsperanzaIlusión eta Libertad.

Tailerra

Ezbiolentzian funtsatutako estrategien diseinua

Alde batetik, desobedientzia zibilean eta ezbiolentzian funtsatutako erresistentzia eta borrokak ezagutarazteko; bestetik, horiek elkarren artean dituzten kontraesanak, indarguneak eta oztopoei buruzko konlusioak ateratzeko, lau txokotan oinarritutako dinamika antolatu dugu.:

Hacktivismo. Isaac Hacksimov.

Iberiar Penintsulako hacklabs eta hackmeeting omunitateak gauzatutako hacktibisten sarea da. Maila orokorreko ekintzak koordinatzeko, eztrategiez eztabaidatzeko eta baliabideak partekatzeko sortutako espazioa da. Ildo beretik, teknologia librean oinarritutako jendarte aske baten alde dauden erresistentzia eta sortze mugimenduak sinkronizatu nahi dituen taldea dugu..

Acción directa Noviolenta. Mugitu Mugimendua

AHT mugitu! egoitzarik ez duen mugimendua, antolatze-egiturarik gabekoa, ez du burukide eta arduradunik ez du ontzat hartzen. M!Mugimenduak AHT (Abiadura Handiko Trena) proiektua gelditzea eta jendartean garraio eta gizarte ereduaren inguruko benetako eztabaida izan dadin eta herrien erabakitzeko ahalmena errespetatua izan dadin lortzea du helburu, eta horretarako desobedientzia zibilaren tresnak erabiltzen ditu.

Autogestioa – Sevillako Korralen esperientzia. Grupo 17 de marzo

Pastora Filigrana, “Grupo 17 de marzo” taldeko kidea da, andaluziako legelari elkartea, bere taldeak hainbat desobedientzia esperientziari ematen dion babesaz mintzatuko da. Hain zuzen, Sevillako Korraletan burutzen duten sostengu lana azal diezagutela eskatu diegu. “Grupo 17 de marzo” taldeak, ondorengo Sevillako Korrala hauetan jarduten du: Utopía, Alegría, Esperanza, Ilusión eta Libertad.

Plataforma por la Desobediencia Civil (AA-MOC Madrid)

Askatasunik gabeko espazio batean bizi zara, eskubide barik eta poliziaren zigorgabetasunetik defendatzeko plataforma gauzatu behar duzu. Isunak, identifikazioak, alegia “ intentsitate gutxiko errepresioari” aurre egiten ahalegindu behar zara.

Otsailaren 23an, 9:30- 14:00, Centro Cívico La Bolsa (Pilota Kalea, 10. Bilbao)

Tailerrera etorri nahi izatekotan, bete ezazu ondorengo formulario hau.

Yayo Herrero Ezbiolentzia Jardunaldietan

Mediterraneoko alde bietako hiritar ekimenak krisari aurre egiteko: autogestioa eta desobedientzia

Otsailak 20, 19:00etan. Bidebarrieta (Bilbao)

“Mirar con nuestros propios ojos dónde queremos y podemos estar es un ejercicio de esperanza porque no es cierto que no haya alternativas, sólo nos falta construir poder colectivo para construirlas y para parar a ese 1% que sacrifica todo lo vivo en los altares de la acumulación.”

Yayo Herrero UNEDeko Ingurumen Heziketa eta Garapen Iraunkorra Unesco Katedraren irakasle-tutorea da eta Garúa S.Coop Mad. bazkide kooperatibista, irabazi-asmorik gabeko elkarte bat, hurrengo helburuekin: gai ekosozialak ikertu eta dibulgatu, eta heziketa konprometitu bat garatu edozein desberdintasun orekatzeko.

Ekintza mugimenduen arloan Ekologistak Martxan taldeko koordinatzaile-kide kondeferala da.

“Ecologista”, “Papeles de Relaciones Ecosociales” eta “Cambio Global” aldizkarien erredakzio kontseiluetako partaidea da.

Bere haurnasketa eta lan lerro nagusienak Aldaketa Globala, bere eragin ekologikoak, sozialak eta kulturalak eta aterabideak, hala nola ekologismoaren eta feminismoaren arteko lotura eta sinergiak dira.

Hainbat libururen egile-kidea da:“Cambiar las gafas de ver el mundo. Una cultura de las sostenibilidad” (Libros en Acción, 2011), “Decrecimientos: sobre los que hay que cambiar en la vida cotidiana”, Carlos Taibok koordinatua (La Catarata, 2010), “Claves del Ecologismo Social” (Libros en Acción, 2010), “Educación y ecología. El curricullum oculto de los libros de texto” (Popular, 2007).

Berrigan Brothers: Ezbiolentziaren Dalton anaiak

Ekintza Zuzena Ezbiolentoa

J Daniel. eta Philip Francis Berrigan ipar-amerikar anaia hauen aktibismo bakezalea oso ospetsua izan da. Indarkeriarik Gabeko 500 Ekintza. Historia Kontzatezko Beste Modu Bat liburutik erauzi egin ditugu hiru ekintza hauek, aginan entzutetsuenak izan dira. Fhilip Berrigan 2002an zendu zen.

1968. Vietnamgo oihanetara eraman behar zituzten errekruten zerrendak erre zituzten napalmez. AEBko Catonsvilleko aparkalekuan egin zuten ekintza bederatzi lagunek; besteak beste, han ziren Berrigan anaiak. Konspiratzea eta gobernuaren jabetza bat suntsitzea leporatuta, zozketa militarreko agiriak erretzeagatik 16 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zieten. FBIren zuzendariak etsai pertsonal bihurtu zituen Berrigan anaiak.

1980. Burdin hesia Ekintza. Hamar lagun –horien artean, besteak beste, Berrigan anaiak– Pennsylvaniako General Electric enpresaren armategian sartu ziren. Armarik gabe, segurtasuneko agenteak saihetsi zituzten, harik eta segurtasun-eremura iritsi eta kontinente-arteko 12-A kohete baten burua suntsitzeari ekin zioten arte. Ekipoaren plano eta piezen gainera odola isuri zuten; horrela jardun zuten, atxilotu eta espetxera eraman zituzten arte. Hainbat delitu leporatu zizkieten: baimenik gabe eta legez kontra sartzea, konspirazio kriminala, sedizioa, legez kontrako zalaparta, lapurreta eta indarpeko portaera

1999. Beste hainbat pertsonarekin batera, Barrigan anaiak ostera ere borrokan. Estatu Batuetako hegazkin-base batean sartu, eta erasorako bi hegazkin A-10 mailuka txikitu zituzten. Gero, margo gorria bota zioten, odola balitz bezala. 30 hilabeteko kartzela-zigorra betetzera kondenatu zituzten, konspiratzea eta ondasunak suntsitzea leporatuta. 2001eko abenduan aske utzi zituzten.

Pasatzen zirenetik  ez zuten bat bera ere tente utzten

Rafa Ajangiz

Bideo-foruma:  “REACCIÓN 15M”

Otsailaren 14a - 19:00etan. Ekoetxea (Pilota Kalea 5 – Bilbo).

“Siempre defendí que la noviolencia era, ante todo, una cuestión de estrategia, el medio más justo y eficaz para cambiar las cosas; ahora empiezo a darme cuenta de que también te da otras cosas, de que insistir en la noviolencia como estrategia de lucha tiene un tremendo impacto positivo en tu vida y te ayuda a ser buena gente.”

Rafael Ajangiz UPV/EHUko irakasle titularra eta Zientzia eta Administrazio Zientzien Saileko zuzendaria da gaur egun, baita Parte Hartuz ikerkalde kontsolidatuaren sortzaile bat ere. Europako konskripzioaren amaieraz burutu zuen bere tesi doktorala eta gizarte mugimenduetan eta politika publikoetako herritarren partaidetzaz aditua da. 70. hamarkadatan hasi zuen ezbiolentzia ezagutzen eta 80. hamarkadatan kontzientzia eragozpena eta insumisioaren mobilizaziotan hartu zuen parte. Bere ustez, desobedientzia zibila eta zentzu komunitarioaren berreskuratzera jo behar dugu justizia sozialarekiko gizartea eraikitzearren.

Yiota Masouridou Ezbiolentzia Jardunaldietan

Yiota MasouridouMediterraneoko alde bietako hiritar ekimenak krisari aurre egiteko: autogestioa eta desobedientzia

Otsailak 20, 19:00etan. Bidebarrieta (Bilbao)

“Herritarrok, krisialdi garaian gauden honetan, ekimen demokratikoak zigortu eta zapaltzeko helburuarekin egindako legearen aldekaten zein zuzeneko ekintzen aurrean eusteko ardura dugu.”

Yiota Masouridou. Atenaseko abokatua den Yiota Masouridou Giza-Eskubideetan aditua da. Bere ibilbide profesional luzean hainbat gizarte-mugimendurekiko elkarlana azpimarratu beharra dago. Izan ere, beti aritu da herritaren eskubide zibil eta politikoen alde lanea.

Bestalde, bai nazio mailan bai nazioartean, lan handia egin du errefuxiatu eta atzerritarren defentsaren alde, baita egoera errepresiboetan askatasun publikoen defentsa, ikuspuntu profesional, sozial eta politiko batetik, hainen gain hartzen duten pertsona nahiz erakundeen defentsaren alde ere -abokatuak, sindikatuetako kideak, Giza Eskubideen aldeko aktibistak-.