Mugitu! Mugimendua: AHT-ri Desobedientzia Zibila

M!Mugimenduak AHT (Abiadura Handiko Trena) proiektua gelditzea eta jendartean garraio eta gizarte ereduaren inguruko benetako eztabaida izan dadin eta herrien erabakitzeko ahalmena errespetatua izan dadin lortzea du helburu, eta horretarako desobedientzia zibilaren tresnak erabiltzen ditu.

Azken 20 urte hauetan pertsona eta talde asko elkartu den AHTren aurkako mugimenduaren baitan gogoetaldi luze baten ondoren, 2010eko maiatzean AHTren aurkako oposaketaren gailurra pasa berria zelarik eta AHTren obrak oraindik tarte gutxitan hasiak zirelarik Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia zibileko mugimendua sortu zen.

AHTren aurkako informazio lan nagusia egina zegoen, aurkako jarrera nahiko hedatua eskualde batzuetan, herri askotan herri galdeketak eta guzti eginak ziren eta hala ere, gobernuek proiektuarekin aurrera AHTa inposatzen, oposaketa ezkutatzen eta kriminalizatzen.

Ordurarte AHTren aurka egindako mobilizazioen artean desobedientzia zibila askotan erabilia izan zen, baina gehienetan partehartze zabala zaila egiten zuten ezaugarriekin eta obra eremuen inguruan, jende gehien bizi den eta AHTren problematika gutxien barneratua dagoen hirietan oihartzun gutxi zutelarik.

Horrela, AHTren aurkako borrokan desobedientzia zibila bultzatzeko asmoz sortu zen M!M, eta horretarako ekintza publiko eta ezbiolentoak erabiltzen ditu, erantzukizuna norberaren gain hartuz. Edozeinek erabil dezake M!Mren logo eta izena, baldin eta m!m-ren oinarriak betetzen baditu.

Gaur arte, M!Mk ekintza eta kanpaina mordoxka burutu ditu: Donostiako Ogasun Delegazioaren okupazioa, banku-billeteen zigilatze kanpaina, erreka eta ibaien tindaketa AHTak urak kaltetzen dituela salatzeko, bi pegatinaketa handiak, Osasunbidea eta Osakidetzaren eraikinen aurreko parodia eta elkarretaratzeak, Mugitu!eguna irakaskuntzan, kotxeetan milaka sasiisun ezartzea, errepideetan errodiloen bidezko pintaketa gauak, EAEko kurtso politikoaren haserako parodiak, Mariezkurrena enpresaren salaketa etabar.

Hauetako hainbat ekintzatan jende askok parte hartu du egun berean Euskal Herriko toki frankotan modu koordinatuan ekintza bera burutuz.

Inpaktu sozial eta mediatiko gehien sortarazi eta seguruenera ondorio penal handien izan dezakeen ekintzetako bat Toulousen ospatu zen Piriniotako Lan Komunitatearen 29. Osoko Batzarra ekitaldiaren etenaldia eta bertan Yolanda Barcinaren Nafar Foru gobernuaren Lehendakariaren tartakatzea izan da.

Azpiegitura faraoniko honek eragiten dituen kalte ikaragarriak, zarrastalkeria eta politika sozialean suposatzen dituen murrizketak, instituzio eta enpresen parte hartzea, proiektuaren inposaketa eta oposaketaren kriminalizazioaren salaketa izan da ekintza hauen guztien helburua.

M!Mugimendua Otsailaren 23an burutuko dugun tailerrean izango dira. Nahi baduzu parte hartu, esteka honetan klikatu behar.

Berrigan Brothers: Ezbiolentziaren Dalton anaiak

Ekintza Zuzena Ezbiolentoa

J Daniel. eta Philip Francis Berrigan ipar-amerikar anaia hauen aktibismo bakezalea oso ospetsua izan da. Indarkeriarik Gabeko 500 Ekintza. Historia Kontzatezko Beste Modu Bat liburutik erauzi egin ditugu hiru ekintza hauek, aginan entzutetsuenak izan dira. Fhilip Berrigan 2002an zendu zen.

1968. Vietnamgo oihanetara eraman behar zituzten errekruten zerrendak erre zituzten napalmez. AEBko Catonsvilleko aparkalekuan egin zuten ekintza bederatzi lagunek; besteak beste, han ziren Berrigan anaiak. Konspiratzea eta gobernuaren jabetza bat suntsitzea leporatuta, zozketa militarreko agiriak erretzeagatik 16 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zieten. FBIren zuzendariak etsai pertsonal bihurtu zituen Berrigan anaiak.

1980. Burdin hesia Ekintza. Hamar lagun –horien artean, besteak beste, Berrigan anaiak– Pennsylvaniako General Electric enpresaren armategian sartu ziren. Armarik gabe, segurtasuneko agenteak saihetsi zituzten, harik eta segurtasun-eremura iritsi eta kontinente-arteko 12-A kohete baten burua suntsitzeari ekin zioten arte. Ekipoaren plano eta piezen gainera odola isuri zuten; horrela jardun zuten, atxilotu eta espetxera eraman zituzten arte. Hainbat delitu leporatu zizkieten: baimenik gabe eta legez kontra sartzea, konspirazio kriminala, sedizioa, legez kontrako zalaparta, lapurreta eta indarpeko portaera

1999. Beste hainbat pertsonarekin batera, Barrigan anaiak ostera ere borrokan. Estatu Batuetako hegazkin-base batean sartu, eta erasorako bi hegazkin A-10 mailuka txikitu zituzten. Gero, margo gorria bota zioten, odola balitz bezala. 30 hilabeteko kartzela-zigorra betetzera kondenatu zituzten, konspiratzea eta ondasunak suntsitzea leporatuta. 2001eko abenduan aske utzi zituzten.

Pasatzen zirenetik  ez zuten bat bera ere tente utzten

Ondasunak zikintzea

bbvahiltzaile

Santurtziko Andrea Lafuente Garcíaren aurkako epaiketa. Ministerio fiskalak lau egunez lokalizazio iraunkorreko zigorra ezartzeko eskatu zuen, BBVAren egoitzan “ondasunak zikintzearen” falta batengatik. Hauxe da auzipetutako aktibistak abokatu defentsariaren galderei emaniko erantzunen transkripzioa:

Abokatua: Zer lotura duzu leporatzen zaizkizun gertaerekin?

Andrea: BBVAren aurkako plataformako kide naiz. Talde askok hartzen dute parte plataforma horretan: Komite Internazionalistak, Kakitzat, Ekologistak Martxan, KEM, CGT, Pakea eta Duintasuna eta STEE-EILAS taldeek. Partaidea naizenez, bileretan eta salaketaekin­tzetan parte hartzen dut. Maiatzaren 14an Abandoko iturrian bildu ginen BBVAk gerrak finantzatu eta ingurumena txikitzen duela salatzeko. Hiru pertsona lurrean etzan ziren bankuak diruagatik eragiten dituen heriotzak antzezteko. Pertsona horien profilak margotu genituen eta zenbait mezu informatibo idatzi genituen jasota gera zitezen, esaterako, “BBVA financia guerras” edo “Matanza de indígenas”. Continue reading